M142 HIMARS | |
---|---|
multiple rocket launcher (en) eta rocket artillery (en) | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Lockheed Martin Missiles and Fire Control (en) , Lockheed Martin eta BAE Systems |
Diseinatzailea | Lockheed Martin |
Ekoizpen osoa | 540 |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Historia | |
Sorrera | 1996 |
Gatazka | Afganistango gerra, Siriako Gerra Zibila, Iraqi Civil War of 2014–2017 (en) eta Errusia-Ukraina gerra (2022) |
Ezaugarriak | |
Munizioa | Guided MLRS (en) , MGM-140 ATACMS (en) eta Precision Strike Missile (en) |
Dimentsioak | 3.200 () × 2.400 () × 7.000 () mm |
Masa | 11.000 kg |
Abiadura | 85 km/h |
M142 HIMARS (M142 High Mobility Artillery Rocket Systemaren akronimoa, euskaraz: «mugikortasun handiko artilleriako koheteen sistema») misil-jaurtigailu anizkoitz arinen sistema bat da, kamioi militar batean muntatua. Estatu Batuetan garatu zuten.
HIMARS sei kohete edo Ameriketako Estatu Batuetako Armadaren ATACMS misil bat jaurtitzeko gai da. Sistema osoa bost tonako ibilgailu batean doa, eta MLRSen (Multiple Launch Rocket System) jaurtitzen duen munizio-multzo osoa jaurti dezake. HIMARSek zati trukagarriak ditu MLRS M270A1rekin, baina aurrekoaren misil kopuruaren erdia baino ez du jaurtitzen.
Ibilgailua C-130 batetik garraio daiteke, eta BAE Systems Mobility & Protection Systems enpresaren produktua da. Suziri-sistema Lockheed Martinek ekoizten du.
2014an misil bakoitzeko kostua 100.000 $ AEBetan eta 110.000 Erresuma Batuan (gutxi gorabehera Excalibur baten bikoitza eta naval strike missile edo Tomahawk baten 1/5).[1] 2 km-tik 300 km-ra bitarteko irismen eraginkorra duen munizioa da, GPS bidez gidaturiko 120 kg-ko lehergai bat duena.[2]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search